Bilbo eta Gasteiztik gertuko Hotela Sparekin
Nola heldu Gran Hotel Durangora
Durango bailara eder batean dago, Urkiolako Parke Naturalaren ertzean, eta Silken Gran Hotel Durango bertan dago.
Ingurunea bere edertasunagatik da txundigarria. Kokapen pribilegiatua duenez, berehala irits daiteke Euskadiko hiru hiriburu nagusietara. 25 minutuan, autoz, Bilbon eta Gasteizen egongo zara, eta 40 minutuan, berriz, Donostian.
Helbidea:
Silken Gran Hotel Durango Gasteiz Bidea, 2. 48200 Durango. Bizkaia, Espainia.
Bilboko aireporturik gertuko ostatua
Aprobetxatu gure hotelaren kokapen ona, lurraldeko erdigunean, Loiuko/Bilboko aireportutik 25 bat minutura autoz. N-637 eta AP-8 errepideak har ditzakezu aireportutik Silken Gran Hotel Durangoko zure ostatura heltzeko.
Gasteiz eta Donostiatik gertuko ostatua
Donostiatik gertu dagoen hotel baten bila bazabiltza, Silken Gran Hotel Durango oso aukera interesgarria da. Donostiatik gertuko ostatu-aukera bikaina izateaz gain, Gasteiz, Bilbo eta Euskal Herriko kostaldea ere hurbil daude.
Gasteiztik hurbil landa-giroaz gozatzeko Hotela
Hotela Gasteiztik gertu dagoenez, askotariko turismo-jarduerez gozatu ahal izango duzu.
Gasteizen, kolore berdez betetako eta naturak inguratutako hiri ederrean, Santa Maria katedral gotiko enblematikoa bisita dezakezu.
Erdi Aroko auzoa bisitatu eta bertako arkitektura gotikoak eskaintzen dituen ikuspegiez gozatu nahi baduzu, Gasteiztik gertuko gure landa-hotelean hartu behar duzu ostatu.